domingo, 3 de octubre de 2010

p3_sarrera

Aurten Proiektuak irakasgaiari dagokionez dauzkadan helburuekin zerrendea luzea egin nezake (Lan taldean aritzea, teamwork-a gizartearen etorkizuna delako. Taldearen kideen artean osaketa sortzen baita; Irakaslearen eta ikaslearen arteko harremana gertua izatea, irakaslea taldearen beste kide bat bezala; Proiektatzeko teknika berrien bila egotea, bide batez arkitekturarekin batera doazen beste hainbeste alorrekin lan egitea: paisaia, moda…; Proiektatzerako orduan lasaitasuna eta erraztasuna aurkitzea…). Aipatutako guzti hauek lagunduko badidate ere, nire lehenbizko helburua (ez bakarrik irakasgai honetan, baizik eta irakasgai guztietan, baita eguneroko bizitzan ere) arkitekturarekin, ikasketekin alegia, daukadan gatazka gainditzea izango da.
Oraindik, laugarren mailan egon arren, arkitektura bera betebeharra gisa ikusten dut, bete nahi ez dudan betebeharra hain zuzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario